Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Hiri-bideak garbitzeko, hondakinak gaika biltzeko eta garraiatzeko eta hustubideak eta saneamendu-sarea garbitzeko zerbitzua

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 81_2025
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2025/05/16
  • Esleitzailea: Basauriko Udala

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Esleipena. Preskripzio teknikoak: ez da egiaztatu preskripzio teknikoak urratu direnik. Hitzarmen kolektibo aplikagarria: baldintza-agiriek subrogazio-eskubidea duten langileei aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboa aipatzen dute (ez kontratu berriaren prestazioa gauzatuko duten langileei aplikatu beharreko hitzarmena), eskaintzak ez du hitzarmen kolektiborik urratzen. Laneko arriskuen prebentzioari buruzko Legea ez betetzea: eskaintzan laneko segurtasunari buruzko alderdiak ez aipatzeak ez dakar horiek ez betetzea, proposamena aurkezteak baldintza-agiriak onartzea dakar (ez dute berariazko egiaztapenik eskatzen), eta hori kontratua gauzatzeko faseari buruzko kontua da.