Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Lurralde Historikoetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpe dauden, ikastetxe publikoetarako, gidaria barne, bederatzi jarleku baino gehiagoko ibilgailu bidezko eskola-garraio zerbitzua. Epea: Kontratuaren formalizaziotik 2018-2019 ikasturtea bukatu arte.

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 94_2018
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2018/07/23
  • Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Ez formalizatzea; aurkara daitekeen egintza da, bere ondore bereizgarriena, alegia, adjudikaziodunaren alde formalizatzea (kontratua burutzea), kentzearen ondorioz «adjudikazioan zuzenean nahiz zeharka erabakitzen baitu»; errekurtsoen eta EBJAren jurisprudentziaren zuzentarauaren ondore erabilgarriaren arabera interpretatzea. Adjudikaziodunak esleipenaren baldintzak aldatzea formalizatu baino lehen; kontratua aldatzeko aukera betearazpenari dagokio; esleipenaren edukia formalizatu baino lehen aldatu ahal ez izatea. Konfiantza legitimoaren printzipioa; ez du ahozko kontratazioa babesten; Administrazioaren fede gaiztoa errekurtsogilearen fede gaiztoarekin konpentsatzen da, azken horrek legez kontrakoa izan daitekeen enkargu bat onartu baitzuen; emandako zerbitzuak ordaintzearen ondorioz ez da hornitzailearekin duen harreman juridikoaren legearen arloko akatsik zuzendu behar