KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuBarrualdeGaldakao ESIko higiezinak eta obra txikiak mantentzea eta kontserbatzea
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 94_2023
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2023/05/22
- Esleitzailea: Osakidetza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Pleguak. Legitimazio aktiboa: sindikatu batek du pleguak aurkaratzeko, botere esleitzaileak kontratu-prestazioa gauzatzeko giza baliabide egokiak dituela uste duelako; ezin da legitimazio faltarik alegatu, SPKLren 30.3 artikulua ez betetzea argudiatzeagatik (baliabide propio nahikorik ez izatearen justifikazioa), gizarte- eta lan-betebeharrak ez direla bete egiaztatu gabe, edo zereginak langileek beren gain har ditzaketela egiaztatu gabe, funtsezko gaiak direlako. Kontratuaren beharraren eta baliabide propio nahikorik ezaren justifikazioa; doktrina orokorra; justifikazio eskasa baliabide propioak erabiltzearen aldeko legezko lehentasuna indargabetzeko, ez da aurrez juzgatzen zerbitzua beste prozedura batean kanpora ateratzeko aukera, prestazio horren justifikazio berria ikusita.


