Hasiera-ra joan

Informazio orokorra eta betekizunak

Egiteko2005etik elektronikoki lizitatzeko aukera dago Eusko Jaurlaritzan. Enpresei kontratazio-prozesuetan erosotasuna, eskuragarritasuna eta segurtasuna eskaintzeko diseinatu zen proiektua. Sistema horri esker gardentasun handiagoa dago lizitazio publikoetan eta eskuragarriago daude; lehia ere areagotu egin da, eta horrekin eraginkortasuna hobetu eta kostuak aurreztea lortu da.

Lizitazio elektronikorako administrazio-betekizunak

  • Elektronikoki lizitatu ahal izateko, enpresak alta emanda egon behar du lizitatzaileen erregistroan, eta indarrean eduki behar du lizitatzeko ziurtagiria edo, bestela, aldi baterako gaitzea eskuratu. Lizitatzaileen erregistroan alta emateko (esteka) aholkatzen ditugu enpresak, lizitazio-prozesuetan dokumentazio erredundantea bidali edo izapidetu beharrik izan ez dezaten.

Elektronikoki lizitatzeko betekizun teknikoak

  • Nabigatzaile hauek onartzen dira (beti bertsio eguneratuenak edukitzea gomendatzen dugu): Internet Explorer 11 edo berriagoa, Firefox Quantum 62 edo berriagoa, Chrome 70 edo berriagoa, Safari 12 edo berriagoa, Opera 56 edo berriagoa.
  • Leiho gainerakorrak aktibatzea: Administrazioaren eskaintza jaso dela egiaztatzeko ezinbestekoa da nabigatzaileak leiho gainerakorrak zabaltzeko baimena izatea (jarri harremanetan enpresako informatikariarekin hori egin dela egiaztatzeko).
  • Sinadura elektronikoa izatea: txartel-, token- edo disko-ziurtagiriak onartzen dira
  • Ziurtagiri hauek onartzen dira: Izenpe, DNI Elektronikoa, CERES-FNMT, Camerfirma.
  • Sinadura-aplikazioa: agiriak sinatzeko prozesua honen bidez egingo da: id@zki desktop; horretarako, ezinbestekoa da ordenagailuan osagai hori instalatuta edukitzea (deskargatu Izenperen webgunetik); ez baduzu, sinadura prozesuan ere instalatu ahal izango duzu.
  • Adobe Flash Player (doakoa): ezinbestekoa da ordenagailuan horren bertsio eguneratua izatea. Software hori instalatuta gabe baduzu, automatikoki egiten da, baldin eta ordenagailuak osagaiak instalatzeko aukera ematen badu.

Lizitazio elektronikoaren aplikazioa erabiltzen ikasteko eskuliburuak

Aplikazioa erraza eta intuitiboa da, baina behar izanez gero erabiltzaileentzako eskuliburu bat dugu hala nahi duten lizitatzaileentzat eta botere adjudikatzaileentzako, bai aplikazioan bertan bai esteka honetan

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana