Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
Enpresen sailkapena

Ekonomia eta finantza kaudimena izatea

Prozedura hau indarraldi mugagabea duen sailkapena lortu duten enpresentzat da; izan ere, urtero ekonomia- eta finantza-kaudimena izaten jarraitzen dutela justifikatu behar dute, hasieran emandako sailkapenari eutsi nahi badiote (maiatzaren 8ko 817/2009 Errege Dekretua).

Horrenbestez, aplikazioa erabilita urtero informazio hau aurkeztu behar da:

  • Erantzukizunpeko adierazpena, utzi diren urteroko azken kontuetan azaldutako datu ekonomikoetan oinarrituta. Datu horiek Sailkapeneko Unitate Teknikoan aurkeztu behar dira urtero, irailaren 1a baino lehen kontabilitate-ekitaldia urte naturalarekin bat datorrenean, edo ekitaldia itxi ondorengo bederatzigarren hilabetearen hasiera baino lehen kontabilitate-ekitaldia urte naturalarekin bat ez datorrenean.
  • Urteroko kontuak, dagokion erregistroan utzi direla adierazten duen egiaztagiriarekin batera.
  • Merkataritza Erregistroan izena emanda ez dauden enpresaburuek Inbentarioen eta Urteko Kontuen Liburua aurkeztu beharko dute. Liburu horretan kontabilitate-itxieraren datuak jaso beharko dira, merkataritza erregistroak legalizatuta, eta aurretik aipatutako erantzukizunpeko adierazpenean jasotako epeetan aurkeztu beharko da.

Ekonomia- eta finantza-kaudimena izaten jarraitzen dela adierazteko sarbidea 

Aplikazioa erabiltzerakoan zalantzarik izanez gero:

Harremanetarako informazioa

  • Gorabehera telematikoentzako: 945 016 298. Ordutegia: 7:45 – 20:00
  • Kudeaketa eta tramitazioari buruz kontsultatzeko: 945.019.596, 945.019.027, 945.018.935, 945.019.576, 945.018.925. Ordutegia: 7:45 – 14:30

Azken aldaketako data: