Sailkapena eskatzea
Enpresa-sailkapena lortu ahal izateko, telematikoki aurkeztu behar da eskabidea, horretarako dagoen aplikazioaren bidez.
Enpresak dagokion espedientearen inprimakia bete beharko du, obrak diren edo zerbitzu diren, eta hasiera emango zaio sailkapen-prozedurari.
Aurkeztutako dokumentazioa kontuan hartuta, enpresak lizitazio publiko jakinetan lehiatzeko kaudimenik baduen erabaki dezake administrazioak (jarduera-taldeak edo -azpitaldeak esleituta), eta lehiatu dezakeen haietarako zenbatekoa mugatu diezaioke (talde-azpitalde bakoitzari kategoria bat esleituta).
Dokumentazioa eta sailkapen-prozesua doakoak dira. Eta izapideak telematikoki bakarrik egin daitezke.
Prozedurari ekin aurretik, gomendio eta jarraibide hauek hartu behar dira kontuan:
- Nabigatzaile hauek onartzen dira (beti bertsio eguneratuenak edukitzea gomendatzen dugu): Internet Explorer 11 edo berriagoa, Firefox Quantum 62 edo berriagoa, Chrome 70 edo berriagoa, Safari 12 edo berriagoa, Opera 56 edo berriagoa.
- Sinadura elektronikoko ziurtagiri onartu bat eduki behar da: txartel, token edo disko bidezkoa.
- Ziurtagiri hauek onartzen dira: kontsultatu esteka hau .
- Agiriak sinatzeko mekanismoa: osagarri honen bidez egiten da: id@zki desktop; horretarako, ezinbestekoa da ordenagailuan osagarri hori instalatuta edukitzea (deskargatu Izenperen webgunetik ); ez baduzu, sinadura prozesuan ere instalatu ahal izango duzu.
- Garrantzitsua da prozeduran eskatzen diren fitxategi digital guztiak zure ordenagailuan edukitzea eta gordetzea, izapidea azkar eta arazorik gabe egin dadin (sozietate-eskriturak eta egindako lan garrantzitsuenak egin direla egiaztatzen duten ziurtagiri originalak).
Inskribatze-prozedura
- Bete eskatutako datuak
- Erantsi, aplikazioa erabilita, eskritura sozialak eta egindako lan garrantzitsuenak gauzatu direla egiaztatzeko balio duten jatorrizko ziurtagiriak.
- Sinatu, ziurtagiri digitala erabilita, eta bidali eskabidea.
Aplikaziora sartu
Obretako sailkapena duen espediente bat izapidetzera sartzea
Zerbitzuetako sailkapena duen espediente bat izapidetzera sartzea
Azken aldaketako data: