Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin

GARRANTZITSUA

Prestakuntzaren atalean dagoeneko eskuragarri daude Kontratazioa plataforma berriari buruz:

- Material didaktikoak , aurkezpen eta eskuliburu gisa.

- Prestakuntza-moduluak kontratazioA plataformaren on-line.

Lizitatzaileak edo Kontratistak

Administrazioarekin kontratuak egiten dituzten edo egin nahi dituzten banakako enpresak edo enpresa sozialak.

Eskuratu kontratatzailearen profiletik Euskadiko 700 botere adjudikatzailek lizitazioei buruz eskainitako informazio guztia, eta harpidetu. Zuretzat erosoagoa izan dadin, eskatu lizitatzaileen erregistroan alta emateko; indarreko ziurtagiria lortuko duzu eta lizitazio elektronikoa erabili ahal izango duzu. ABEE baten bidez lizitatu ahal izateko aldi baterako gaikuntza ere lortu dezakezu. Behar izanez gero, enpresa-sailkapen bat eskura dezakezu, edo errekurtso bat izapidetu KEAOn.

Botere adjudikatzaileak

Hauek dira: EAEn obrak, zerbitzuak eta produktuak kontratatzen dituen administrazio publikoa, eta Kontratuen Legeak horretara behartzen dituen erakunde, ente eta fundazioak.

Euskadiko Kontratazio Plataforman, botere adjudikatzaile izateko alta eskatu behar da, eta izapideak egiteko eskura dauden zerbitzu guztietara sartzeko aukera izango da: Kontratatzailearen profila, Kontratuen Euskal Erregistroa eta lizitazio elektronikoa. Horretaz gain, beste zeregin hauek ere egin ahal izango dira: lizitatzaileen erregistroko ziurtagirietara edo enpresen sailkapenetara sartu; gardentasun-txostenak eta aholku-batzordearenak eskuratu, KEAOrekin izapideak egin, eta elkarreragingarritasunak ematen dituen aukerak baliatu.

BOTERE ADJUDIKATZAILEENTZAKO SARBIDEA

Abisuak eta Ikastaroen egutegia

Nabarmenduak

OHARRA: "On line" prestakuntza ikastaroak

  • KontratazioA Plataforma- Tramitazioa I. MODULUA
    Botere Esleitzaileentzako

    Botere Esleitzaileei zuzendutako ikastaro honen bidez, espediente berri bat sortu, konfiguratu eta argitaratzeko behar diren trebetasunak eskuratuko dira (Prozedura Irekia).+info

  • KontratazioA Plataforma- Tramitazioa II. MODULUA
    Botere Esleitzaileentzako

    Ikastaro honetan, Botere Esleitzaileek plataforma berriaren bidez eskaintzak kudeatu, esleitu eta kontratuak formalizatzeko beharrezkoak diren ekintzak ezagutu ahal izango dituzte.+ info

  • KontratazioA Plataforma- Tramitazioa III. MODULUA
    Enpresentzako

    Ikastaro hau modulu bakarrean garatzen da, eta enpresa lizitatzaileei aukera ematen die Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataforma berriaren bidez eskaintza nola aurkeztu jakiteko+ info