Hasiera-ra joan

Pleguak Next Generation

2020ko uztailaren 21eko Kontseilu Europarrak, Europar Batasunean konbergentzia, erresilientzia eta eraldaketa bultzatuko duen planteamendu berritzaile baten beharraz jabetuta, 2021-2027rako etorkizuneko urte anitzeko finantza-esparrua (MFP) eta Europako Berreskuratze Tresna (Next Generation EU) bat egiteko neurri-sorta bat adostu zuen.

Berreskuratzeko Europako Tresna hau hiru zutabetan oinarritzen da:

  1. Estatu kideek suspertzeko, kalteak konpontzeko eta krisitik indartuta ateratzeko egiten dituzten ahaleginei laguntzeko tresnak hartzea.
  2. Inbertsio pribatua bultzatzeko eta zailtasunak dituzten enpresei laguntzeko neurriak hartzea.
  3. Europar Batasunaren funtsezko programak indartzea, krisitik irakaspenak ateratzeko, merkatu bakarra indartsuagoa eta erresilienteagoa izan dadin eta trantsizio ekologiko eta digital bikoitza bizkortzeko.

Abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuaren bidez, Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana gauzatzeko premiazko neurriak onartu dira. Plan horren helburua da Europako funtsekin finantzatu daitezkeen jarduerak (Next Generation EU) diseinatzea eta gauzatzea erraztea.

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plan hori Covid-19aren pandemiaren eraginak arintzera bideratutako tresna da, bai eta ekoizpen-sarea modernizatzera, deskarbonizazioa eta ingurumenarekiko errespetua bultzatzera eta ikerketara eta prestakuntzara bideratutako baliabideen digitalizazioa eta hobekuntza sustatzera ere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduan ezarritako esparruaren arabera.

Hori ikusita, administrazio-klausula zehatzen pleguen eredu hauek egin dira:


PROZEDURA IREKIA ZERBITZUAK - Administrazio-klausula partikularren agiria

Zerbitzuak prozedura irekiaren bidez kontratatzeko administrazio-klausula partikularren agiriaren eredua. Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2022ko maiatzaren 6ko Aginduaren bidez onartu zen

Deskargatu dokumentu eredua (PDF, 6 MB) (leiho berri batean irekitzen da)


PROZEDURA IREKI SINPLIFIKATUA ZERBITZUAK - Administrazio-klausula partikularren agiria

Zerbitzuak prozedura ireki sinplifikatuaren bidez kontratatzeko administrazio-klausula partikularren agiriaren eredua. Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2022ko maiatzaren 6ko Aginduaren bidez onartu zen

Deskargatu dokumentu ereduak (PDF, 5 MB) (leiho berri batean irekitzen da)


PROZEDURA IREKIA OBRAK - Administrazio-klausula partikularren agiria

Obrak prozedura irekiaren bidez kontratatzeko administrazio-klausula partikularren agiriaren eredua. Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2022ko maiatzaren 6ko Aginduaren bidez onartu zen.

Deskargatu dokumentu ereduak (PDF, 6 MB) (leiho berri batean irekitzen da)


PROZEDURA IREKI SINPLIFIKATUA OBRAK - Administrazio-klausula partikularren agiria

Obrak prozedura ireki sinplifikatuaren bidez kontratatzeko administrazio-klausula partikularren agiriaren eredua. Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2022ko maiatzaren 6ko Aginduaren bidez onartu zen.

Deskargatu dokumentu ereduak (PDF, 5 MB) (leiho berri batean irekitzen da)


PROZEDURA NEGOZIATUA ZERBITZUA - Administrazio-klausula partikularren agiria

Zerbitzuak negoziazioa duen prozeduraren bidez kontratatzeko administrazio-klausula partikularren agiriaren eredua. Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2022ko maiatzaren 6ko Aginduaren bidez onartu zen.

Deskargatu dokumentu ereduak (PDF, 6 MB) (leiho berri batean irekitzen da)


PROZEDURA IREKIA HORNIDURA - Administrazio-klausula partikularren agiria

Hornidura prozedura irekiaren bidez kontratatzeko administrazio-klausula partikularren agiriaren eredua. Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2022ko maiatzaren 6ko Aginduaren bidez onartu zen.

Deskargatu dokumentu ereduak (PDF, 6 MB) (leiho berri batean irekitzen da)


PROZEDURA IREKI SIMPLIFIKATUA HORNIDURA - Administrazio-klausula partikularren agiria

Hornidura prozedura ireki sinplifikatuaren bidez kontratatzeko administrazio-klausula partikularren agiriaren eredua. Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2022ko maiatzaren 6ko Aginduaren bidez onartu zen.

Deskargatu dokumentu ereduak (PDF, 5 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana