Hasiera-ra joan

Informazio Orokorra

Zer da Enpresen Sailkapena?

Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen arabera, enpresen sailkapenari esker sektore publikoaren erakundeekin kontratatzeko interesa duten enpresen kaudimen ekonomiko, finantzario eta teknikoa edo profesionala egiaztatu daiteke.

Gaur egun, sailkapena nahitaezkoa da 500.000 euro edo hortik gorako balio zenbatetsia duten obra-kontratuetarako.

Aipatutako balio zenbatetsi horretatik beherako zerbitzu- edo obra-kontratuei dagokienez, sailkapena nahitaezkoa ez bada ere, aukera ematen die enpresei beren ekonomia- eta finantza-kaudimena eta kaudimen teknikoa edo profesionala egiaztatzeko, baldin eta kontratuaren xedea indarrean dauden sailkapenen talde edo azpitalderen bateko sailkapen-eremuan sartuta badago.

Nork kudeatzen ditu sailkapenari buruzko prozedurak?

Sailkapenari buruzko prozedurak Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordeko Sailkapen Batzordeari laguntzeko unitate teknikoan kudeatzen dira; hain zuzen ere, Ogasun eta Ekonomia Sailean.

Nork ematen du Enpresa Sailkapena?

EAEn, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordeko Sailkapen Batzordeari dagokio enpresa-sailkapena ematea. Hilean behin egiten ditu bilerak. Erabakiak hartzeko, gehienez ere, hiru hilabete daude, dagokion erabakia hartzeko beharrezkoak diren baldintzak betetzen direnetik. Epe horretan berariazko ebazpena ematen ez bada, isiltasun positiboaren bidez ebatzi dela joko da.

Emandako sailkapenaren efikazia

Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordeko Sailkapen Batzordeak enpresen sailkapenari buruz hartutako erabakiak efikazak izango dira autonomia erkidego honekin eta haren lurralde-eremuko toki-erakundeekin, eta bataren zein bestearen mendeko sektore publikoko ente, erakunde eta entitateekin kontratuak egiteko.

Sailkapenaren indarraldia

Indarraldi mugagabea izango du ematen den sailkapenak. Dena den, sailkapen horri eutsi ahal izateko, ekonomia- eta finantza-kaudimena izaten jarraitzen duela justifikatu beharko du urtero interesdunak, eta hiru urtean behin, kaudimen tekniko edo profesionala izaten jarraitzen duela.

Sailkapena egiaztatzea

Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordeko Sailkapen Batzordeak helburu horretarako emandako ziurtagiri bidez.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana